ANDREkintzailea: Ekintzaile erreferenteei buruzko jardunaldia

ANDREkintzailea programaren barruan, BEAZen, 2016ko urriaren 27an. Erreferente berriak eraikitzeko eta ekintzaileak izan diren emakumeen lana ikusarazteko jardunaldia. Helburua da gako garrantzitsuak ezagutzea eta emakume ekintzaileen autoirudia hobetzea. Horretarako, ekintzailetzan aritutako lau emakumek hartu dute parte, eta euren esperientzien berri eman digute eta bertaratutakoentzat garrantzitsuak diren galderei erantzun diete.