Tuxpan (Veracruz, Mexiko)

Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen Ordezkaritzaren eskariz, Juan Pablo Alcantar jaunari, Tuxpango udalerriko (Veracruz, Mexiko) 2018-2021eko Ekonomi Garapeneko idazkariari, harrera egin zaio elkartean. Bilbon bisita egiten ari da, Bilbao metropolitarraren eraldaketari, elkartearen inplikazioari, egindako ibilbide luzeko lanari eta BM2035 proiektuari buruzko informazio zuzena jasotzeko.

Bilbao Metropoli-30 elkarteak orain dela zenbait urtetatik du harremana Tuxpanekin. 2012an, BM30 elkarteak Hausnarketa Estrategikoa eta Agertokiak lana egin zuen hiriko Udalarentzat, eta, hartu-eman honen bitartez, garapen oso eta epe luzerako plangintza-proiektuetan gertatzen ari den aldaketa bizkortu eta hiria eta eskualdea garatzeko proiektua idatzi nahi da. Era berean, “Tuxpan, Hiri Baliotsua” sinposioan hartu zuen parte, 2012ko maiatzean.