SFR suitzar irrati eta telebista publikoa

Suitzako Kontsulatuaren bitartez, Schweizer Radio und Fernsehen suitzar irrati- eta telebista-konpainia publikoko kazetari bat, alemanierako zerbitzuaren arduraduna, etorri da Bilbao Metropoli-30 elkartera. Interesa dauka Bilbo eta inguru metropolitarra nola eraldatu diren jakiteko, lehengoratzearen aurreko eta osteko egoera nolakoa izan den ezagutzeko, bai eta elkartea bera eta prozesuan parte hartu duten eragileak ezagutzeko ere.