Seoul Housing & Communities Corporation (Hego Korea)

Bilbao Metropoli-30ek Seoul Housing & Communities Corporation tokiko enpresa publikoaren ordezkaritza bati egin dio harrera. Enpresa Seulgo Gobernu Metropolitarrek sortu zuen; eraikuntzaren alorrean aritzen da Seuleko biztanleen bizilekuen egoera egonkortu eta ongizate publikoa hobetzeko, eta, horretarako, 132.000 alokairuko etxe eskaintzen ditu, bai eta epeka saltzeko 81.000 etxe ere.

Helburu nagusi hau du: ingurunea hobetzea; bereziki, Seuleko hiritarrena. 13 ordezkari etorri dira Bilbora, hiri-berroneratzeko negozio aurreratua zertan den ikasteaz gain, elkarri ezagutzak transmititu eta elkarrekiko harremana sortzeko.