Navotas (Filipinak) hiria

Bilbao Metropoli-30 elakrteak egin dio harrera Filipinetako Navotas hiriko alkateari, John Reynald Marcelo Tiangcori. Asiako hiritik Bilbora etorri den ordezkaritza Navotasko Udalean kargu desberdinak dituzten zortzi pertsonek osatzen dute.

Filipinetako ordezkaritzak Navotasen eraldaketa-prozesurako eredu gisa hartu nahi du Bilbo, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiri jasangarriago bat lortzeko asmoarekin. Navotasko udal-ordezkaritza Bilbao Metropoli-30 elkartera bertaratu da, bertan, Bilbo Metropolitarra Berpizteko Plana diseinatzeko eta ezartzeko jarraitutako estrategia ezagutu dute.

Navotas Manilako iparraldean kokatuta dago, Metro Manila izeneko eremuan. 250.000 biztanle ditu eta Filipinetako arrantzaren hiriburu gisa ezagutzen da; izan ere, biztanle gehienak arrantzari eta sektore horrekin zerikusia duten industriei lotuta daude.