Jeongsoneko ikasleak (Hego Korea)

Jeongsoneko (Gangwon, Hego Korea) ikasle korearren delegazio bati harrera eman diogu. Taebaek, Samcheok eta Yeongwol herrietan mina abandonatuak dauden gune bat suspertzeko proiektua erredaktatzen ari dira. Minen irudi dekadentea baliabide positibo bilakatuz, eskualdeko turismoa promozionatu nahi dute, eta hiriaren marka sortu. Bilbo eta bere leheneratze-prozesu arrakastatsua hartu dute eredu turistak erakartzeko.