Jeongseon Urban Regeneration Center (Hego Korea)

Bilbao Internationalen bitartez, Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiak harrera egin dio Hego Koreako Jeongseon Urban Regeneration Centerreko bost kideko ordezkaritzari. Elkartea bera ezagutzeko gogoa azaldu dute, sorrera, erakunde publiko-pribatu gisa egiten duen ekarpena eta hiriaren eraldaketan iraganean egindako ekarpena. Horrekin batera, Elkartearen gaur egungo jarduera eta haren Hausnarketa Estrategikoa 2035 ezagutu nahi dituzte.

Halaber, Bilboko Udaleko Hirigintzako Bulego Teknikoaren arduradunak ere egingo die harrera.