Iberoamerikar lider publikoak

Bilboko Udalak eskatuta, hiriaren eraldaketa prozesua ezagutzeko interesa duten iberoamerikar liderren ordezkaritza bati harrera egin dio Elkarteak; azaroaren 16an bisitatzen dute Bilbao.

Ordezkaritza 20 lagunekoa da (Latinoamerikako erakunde publikoetako 15 funtzionario eta kide, eta BBVA, Fundación Carolina eta CAFeko 5 lagun gehiago), Fundación Carolinaren Lidertza Publikoaren Programako II. edizioaren barruan. Programa hori Iberoamerikako presidentetzako kabineteetan lan egiten duten eragile publiko eta adituei nahiz udal eta toki gobernuetako alkate eta goi-funtzionarioei zuzenduta dago, oro har, etorkizuneko lurralde-gobernantzarako lehentasunezko gaiak jorratzearen inguruan, betiere, eragile publiko eta pribatuen eginkizuna eta elkarren arteko lankidetza aintzat hartzen duen ikuspegitik.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Alkatetzako zinegotzi Gotzone Sagarduik egin diote harrera ordezkaritzari, eta Bilboren ikuspegi orokorra eta hiri-inguruneak berreskuratzeko ereduen bultzatzaile den hiriaren administrazio-kudeaketari buruzko ikuspegia eskaini diete. Ondoren, Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusia zuzendu zaie, azalduz Bilboren eta haren metropoli-inguruaren hiri-eraldaketako prozesua, Elkartearen engaiamendua eta Bilbao Metropolitarra 2035 hausnarketa estrategikoan kokatutako etorkizuneko ikuspegia.