Danimarkako inbertitzaileak

Bilbao Internationalek hala eskatuta, urriaren 10ean, Danimarkako  Grundejernes Investeringsfond enpresaren zenbait inbertitzaileri egin zaie harrera. Ordezkaritza Danish Architecture Center zentroak antolatu du, bertako zuzendari Kent Martinussenek elkartea bisitatu baitzuen martxoan. Bilbao metropolitarraren suspertze-prozesuari buruzko interesa erakutsi du, baita elkartearen funtzionamenduari eta etorkizuneko ikuspegiari buruz ere.