CX Encuentro BM30 Topaketa

Bilbao Metropoli-30 elkartea Charles Landryrekin (hirien arloko nazioarteko aditua, kontsultorea eta idazlea) ari da lankidetzan, Cities of Ambition proiektuan. Gure elkartea Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailarekin garatzen ari da proiektua Bilbo/Bizkaia-rentzat.

Lan honen xedea da aztertzea, alde batetik, hiri batzuek zer-nolako mekanismoen bidez lortzen duten euren aktibo ukigarri zein ukiezinei probetxurik handiena ateratzea, eta, bestetik, zer aldagaik ahalbidetzen duten hiri edo hirigune batek erronkak lortzeko beharrezko dituen energia, motibazioa eta pasioa erdiestea. Hitz batez, zerk eragiten duen hiri batek anbizioa edukitzea.

Asmo handiko hiriak aurkezteko asmoz, baita lan honen emaitza diren Bilbo/Bizkaiarentzako proposamenak aurkezteko ere, elkarteak CX Encuentro BM30 Topaketa antolatzen du. Ekitaldia Charles Landryk eskainiko du, “Cities of Ambition” izenburupean. Ekainaren 26an izango da, 12:00etan, Bilboko Kale Nagusiko 45 zenbakiko 1. solairuan.

Hitzaldia ingelesez egingo da.