Hego Koreako Lurralde, Azpiegitura eta Garraio Ministerioa

Bilboko Udalarekin kooordinatuta, Hego Koreako Lurralde, Azpiegitura eta Garraio Ministerioaren (MOLIT) ordezkaritzaren bisita antolatu da. Bisitan, Asanblada Nazionaleko diputatu eta Lurralde, Azpiegitura eta Garraio Batzordeko presidentea, Lurralde, Azpiegitura eta Garraio Batzordeko diputatua eta MOLITeko Hirigintza Politikaren zuzendari nagusia izan dira, baita Hiri Birsorkuntza, Hirigintza Politika eta Hiri Ekonomia sailetako eta Korea Land & Housing Corporation-en Hiri Adimendunaren Bulegoa delakoaren sei pertsona ere.

Ordezkaritza Bilbora etorri da; izan ere, interes handia dute hiriaren eraldaketa prozesua eta hiri-plangintzaren arloko politikak eta proiektuak ezagutzeko. Horrenbestez, Asier Abaunzak, Bilboko Udaleko Hiri Plangintzarako Saileko zinegotziak, eta Alfonso Martinez Cearrak, Bilbao Metropoli-30 elkarteko zuzendari nagusiak, egingo diete harrera.