Cookien politika

Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkarteak (“Bilbao Metropoli-30” edo “BM30”) cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu Erabiltzailearen saioa eta hobespenak gordetzeko, nabigazioa pertsonalizatzeko eta webgunearen erabileraren estatistikak eskuratzeko. BM30ren webgunean barrena nabigatu eta bertan jarraitzekotan, Erabiltzaileak cookien erabilera onartuko du, jarraian deskribatutako cookien politikak araututakoaren arabera. Politika hori eguneratu daiteke, eta, horrenbestez, maiztasunez kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Zer dira cookieak?

Cookieak webguneek gordetzen dituzten artxiboak dira; artxibo horiek webgune horiek ikusten dituen Erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen dira, eta beharrezkoak dira webgunean barrenako nabigazioan zerbitzu interaktiboak eskaintzeko. Begiratu cookie motak.

Zein cookie mota erabiltzen ditu BM30 webguneak?

BM30 webgunearen cookieak aldi baterako cookieak dira, eta ez dira inoiz izaera pertsonaleko informazioa biltzeko erabiltzen.

Cookie propioak:

  • BM30ek saioko cookieak erabiltzen ditu helburu teknikoetara bideratuta, hots, webgunearen funtzionamendua mantentzeko ezinbestekoak direnak. Nabigatzea eta oinarrizko funtzioak erabiltzea ahalbidetzen dute. Esaterako, saioa mantentzeko aukera. Cookie horiek ez dute izaera pertsonaleko informaziorik gordetzen; halaber, ez dute Erabiltzailearen nabigazioari buruzko informaziorik jasotzen, gerora marketin ekimenetan erabiltzeko edo zein orritan nabigatu den gogoratzeko.
  • Pertsonalizazio cookieak ere erabiltzen ditu, Erabiltzaileak zenbait ezaugarri pertsonalizatzeko aukera izan dezan, hala nola, nabigatzeko hizkuntza, eta, horrela, Erabiltzailearen profilari lotzen zaion nabigazioa askoz ere hobea izatea lortzen da.

Hirugarrenen cookieak:

  • Analisien cookieak: BM30ak “Google Analytics”-en cookieak erabiltzen ditu; Google Inc. da zerbitzu horren titularra eta erantzulea. “utma, utmb, utmc eta utmz” izeneko lau cookie dira, eta webguneen nabigazioa neurtzeko eta aztertzeko aukera ematen dute, erabateko anonimotasuna gordez. Bereziki, bisita kopuruaren, ikusitako orrien, eta abarren inguruko informazioa eskuratzeko erabiltzen dira, informazio horrek zerbitzu hobea eta egokiagoa ematea ahalbidetzen baitu.
  • Sare sozialen cookieak: BM30en zenbait webgunetan Atsegin dut edo Partekatu izeneko botoiak aurkituko dituzu, eta edukiak Facebook, Twitter edo Tuentiren gisako sare sozialekin partekatzeko aukera ematen dute. Funtzio horrek cookieak erabiltzen ditu, sare sozialen webguneekin lotuz. Sare sozialetan cookien erabilerari buruzko informazio gehiago jasoko duzu sare sozialei dagozkien cookien politika kontsultatuz.

Nola deinstalatu daitezke cookieak?

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookieak jaso dituela abisatzeko eta bere ekipoan instalatzea saihesteko. Nabigatzaile ohikoenek cookieak blokeatu eta ezabatzeko aukerak dituzte, baina Interneteko nabigatzaile baten edo bestearen artean prozedura desberdina izan daiteke.