Zuzendari orokorra

Alfonso_Martinez

Alfonso Martinez Cearra industria ingeniaria da, Industria Antolakuntzaren berezitasunean, UPV/EHUko Ingeniaritza Eskolan.

Eraikuntza, segurtasun, isolamendu eta automatismoaren alorretako industria enpresetako sail exekutibo teknikoetako eta kudeaketa sailetako arduraduna izan da. 1989an, Promobisako (Bilboko Udalaren sustapen-sozietatea) zuzendari nagusi izendatu zuten. 1992tik, “Bilbao Metropoli-30” Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkarteko zuzendari nagusia da. 2013an, Suediako ohorezko kontsul izendatu zuten Bilbon.

Zuzendaria eta irakaslea da, lidergoari eta hiri-estrategiari buruzko hainbat unibertsitate-ikastarotan. Era berean, hitzaldiak eskaintzen ditu hirien garapenari buruzko kongresu eta mintegietan, batez ere, Europan eta Latinoamerikan.

Hainbat alorretan aritu izan da hirien garapenerako lanean: gizarte, hirigintza, ekonomia, teknologia, ingurumen, kultura eta giza baliabideen alorretan, hain zuzen. Hainbat gobernu eta enpresarekin aritu izan da elkarlanean, plangintza eta hausnarketa estrategikoei buruzko azterlan eta ikerketetan.

Tokiko zein nazioarteko hainbat sare eta elkarteko kidea da: Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, ADYPE Euskadiko Zuzendari eta Profesionalen Elkartea, INNOBASQUE – Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Club de Roma, The World Future Society, The International Network for Urban Development INTA, The European Institute for Comparative Urban Research EURICUR eta The Institute for Large Scale Innovation. Committee for Geelong (Australia) erakundeko kide sortzailea da, baita Merkataritza Ganbera Hispano-Suediarraren Euskal Herriko ordezkaria, Bilbao Convention Bureauko kidea, Bilbao Bizkaia Design Council-BiDCeko Board Menberra, Bilbao-Bizkaia Action Groupeko kidea, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren Batzorde Aholkulariko kidea eta UNIPORT Bilboko Portuko Komunitatearen Zuzendaritza Batzordeko kidea ere. Kontsul gisa, Bilboko Kontsul Kidegoko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.