Osasuna, bizi-kalitatea eta nagusientzako arreta

Euskadin oso osasun-sistema aurreratua dugu; zerbitzu publi­koek (Osakidetza) protagonismo berezia dute, eta, horri esker, 2 milioi biztanlek baino gehiagok osasun-arreta unibertsala dute, “doan” eta osasun-estaldura zabalarekin, gainera. Osasun-sistema horrek aha­legin kolektibo handia eskatzen du. Osakidetza Euskadiko enpresarik han­diena dela esatea besterik ez dago. Osakidetzan 33.000 profesionalek egiten dute lan, eta urtean 2.550 milioi euroko aurrekontua du (Eusko Jaurlari­tzako aurrekontuaren %25).Osasun-sistema hori osatzeko, bestelako laguntza-zerbitzu batzuk ere baditugu, Foru Aldundi eta Udalek eskaintzen dituztenak.

Sistemaren gaineko zenbait haus­narketa:

Osasuna gastu gisa hartzetik, osasunean inbertitzera. Komeni-garria litzateke:

  • Prozesu eta baliabideen barne eraginkortasuna hobetzen jarrai­tzea.
  • Sektore publiko eta pribatua­ren kudeaketa koordinatzea.
  • Ikerkuntza: Osasunaren ikuspe­gia klinikoak edo patologikoak ez diren diziplinetara hedatzea; hain justu, diziplina horietatik datozen edo haiekin oso lotuta dauden beste batzuetara.

Osasunean egiten dugun Inbertsioaren “balioaz ohartzea”

  • Ikerkuntza-prozesuak bultzatu behar dira, gure osasun-sistemara onurak ekar ditzaten, sistema horri bilakaera bat ekar diezaioten eta haren iraunkortasun ekonomikoan lagun dezaten. Halaber, gure ekonomia-jardueren barruan osasun sistema indartsu bat gara­tzeko behar diren oinarriak jarri be­har ditugu, enplegua sortuko duen sistema bat.

Nagusientzako arreta

  • Gaur egungo euskal gizartearen ezaugarririk adierazgarrienetakoa, eta ziur asko datozen urteotan are dimentsio handiagoa hartuko duena, zahartzearen arazoa da, eta, bereziki, pertsona nagusiek autonomia galtzen dutenean eman behar zaien arretarena.

Pertsona nagusien kolektiboak aberastasun eta esperientzia han­dia eskaintzen ditu, eta, horri esker, goitik behera gara ditzake bizitzako balizko aukerak; hori, zalantza izpirik gabe, oso balio­tsua da gizarterako, nahiz eta askotan ez den aitortzen. Horrega­tik, Bilbao Metropolita­rrak aintzat hartu behar ditu pertsona nagusien behar eta mugak, eta hiriak eta haren inguru­neak prest egon behar du kolektibo hori hartu, errespetatu eta zaintzeko. Medikun­tzako eta osasungintzako teknolo­gien aurrerapenei esker, “urteak gehitu zaizkio bizitzari”; orain, ordea, urte horiek ongi igarotzea da erronka, kontuan hartuta osasunak ematen dizkigula norberaren buruarekin ondo sentitzeko aukera eta ongizatea.

Euskadin, zahartze-indizeak hazten jarraitzen du. Arazo horren aurrean, gaur egungo garaietara egokitutako politikak bultzatu behar dira, sistema iraunkorra egiteko. Belaunaldien arteko elkarbizitza izan beharko litzateke etorkizune­rako lehentasun nagusietako bat.

Horretarako, 65 urtetik gorako per­tsonek eskain dezaketen talentua baliatu behar da, baina eskarmen­turik gabeko gazteak baztertu gabe; izan ere, haiek lan-merkatura sartzeko aukera gure pentsio-sistemaren iraunkortasunaren mende egongo da.